XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zuhaitzik baduzue? Eta lorerik?.

- Zer da mia-munoa? Zer da arrain-ontzia?.

Gutunez eta albunez erantzunez, haurrak beren bizigiroaz, beren hauzuneaz, beren aitaren bizimoduaz, besteen bizimoduaz, eta abar, ohartzen dira... eta usaiako mundutik antzik ez duen beste mundu bat somatzen.

Orduan miaren liburura osatzen da, itsasoaren liburua....

Gurasoek pozik hartzen dute parte, eta bi lan-munduren arteko lotura bihurtzen da haurra.

Nolako bihotz-zarrazta anaikorra miako aita batek argitara ekarritako harri-koxkor loratuaren trukerakoan; eta nolakoa ere, itzuletara, itsaso betean aita arrantzaleak ontzira bildutako txirla bitxia hartzerakoan!.

Zenbat kondagarri pardelak pisatzean, postatzean, Eguberriko arbola edergailuz betetzean: txapelak, mozorroak, herrialdeko gozokiak, Iparreko gaufreak, bretoin crampecirc;pe delakoak, Provenza-ko belarritxoak, eta abar, bidaltzerakoan...

Eskolarteko kidekuntza honek, batzutan, koroatzat haurren beren trukea izan dezake: ikastaldeak elkargandik hurbil direnean, baina gizaro desberdinetakoak direlarik (kaleko eskola bat eta mendiko bat, eman dezagun) idazkitzaz sortutako bihotz-katea sendotu egiten da, eta emankor egiten.

Beste etsenplu bat bi ikastalde handiren artean: bata Brest-en (J. Rosmorduc), bestea Paris-en.

(F. Pouliquen).